Gizartea -

Euria eta elurra

Euskadik atzean utzi du alerta laranja, baina ez euria

Lurraldea abisu horian izango da larunbata arte, elurteengatik.

Elurra gogotik bota du Gasteizen. Jose Maria Alonso
Elurra Gasteizen
Zuhaitz bat aparkatutako auto baten gainera erori da Getxon

1:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euri handiengatik Bizkaian eta Gipuzkoan ezarri den alerta laranja 06:00etan bukatu da. Euskalmeten arabera, 60 litro pilatu daitezke lehen orduetan, baina egunak aurrera egin ahala gutxiago botako du.

Halaber, ostiralean eta larunbatean abisu horia egongo da indarrean barnealdean, elurragatik. Tenperaturak behera egingo du (5-10 graduko maximoekin), era elur-maila 600-700 metroan kokatuko da. Tarteka, 500 metrora ere jaitsi daiteke. Larunbaterako, berriz, 700-900 metroan egongo da maila hori.

BIZKAIA, KALTETUENA OSTEGUN HONETAN

Bizkaian egon dira ostegun honetan arazo larrienak. Hala, Butroe ibaiak gainezka egin du Zabalbidea inguruan, Urdulizen, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Bestalde, Euskalmetek aditzera eman duenez, Gobela ibaiak maila horia erdietsi du goizean Larrañazubiko estazio hidrometeolorogikoan (Getxon), baina eguerdirako behera egiten hasi da. Inguru horretan, Gobela parean, eta euriteen ondorioz, arbola bat jausi da auto baten gainera, bizilagunek jakinarazi dutenez.

Berangon, erreka bat ubidetik atera da Eroski eta Kurtze parean eta ur-putzu handiak egon dira.

GIPUZKOAN EGOERA HOBEA

Gipuzkoako Foru Aldundiak Larrialdi Plana indarrean jarri du ostegun eta ostiral honetarako. Ostegun arratsaldean Gipuzkoako ibaiek ur emari handia zuten, baina ''alarma maila azpitik'' zeuden, Aldundiak iragarri duenez. Deba ibaia izan da alarma maila hori ''zertxobait'' gainditu duen bakarra.

Donostian maila arruntean egon da Urumea, baina maila horira iritsi da Ereñozun (Hernani)

Errepideetan, ur asko egon da GI-636 errepidean, Hondarribia eta Donostia artean eta Irun eta Gipuzkoako hiriburuaren artean. Gernika eta Kortezubi arteko errepidea ere arriskutsu egon da.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak emandako datuen arabera, Añarben 29,9 litro , Berastegin 29,1 litro eta Urkiolan 27,8 litro pilatu dira azken orduotan.

NAFARROAN, ELURRA 400 METROAN

Aemeten iragarpenaren arabera, Nafarroan elur -maila 800 metrotik 400 metrora jaitsiko da ostiralean. Hala, Gobernuak arreta handiagoz gidatzea eskatu du, iparraldean bereziki egon daitezkeen elurteengatik eta izozteengatik. Elurra kentzeko 50 bat makina prest dituzte.

Larunbaterako, berriz, 600 metrora igo daiteke elur-maila.

Ostegunean, 20:00etan, hiru errepide zeuden moztuta: Belaguako mendatea (NA-137); NA-2012 errepidea, Otsagabia eta Irati artean; eta NA-2011, Zaraitzu eta Frantzia artean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekaitzak