Gizartea -

Frantzia

Epaile aurrera eraman dute Pariseko tiroketen ustezko egilea

Zenbait komunikabidek zabaldu dutenez, Abelhakim Dekharrek ez du ikertzaileen aurrean deklaratu nahi izan. Pariseko ospitale batean egin diote galdeketa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaile aurrera eraman dute Abelhakim Dekhar, Pariseko tiroketen ustezko egilea. Joan den asteazkenean atxilotu zuten, eta, behin behineko atxiloketarako Frantzian dagoen gehienezko muga beteta, epaile aurrera eraman dute ostiral honetan.

Fiskaltzak haren kontrako ikerketa abiatu du, hilketa saiakera eta bahiketa egotzita. Susmagarria atxilotua mantentzea eskatu du Ministerio Publikoak, eta epaileak erabaki beharko du hori orain.

Zenbait komunikabidek zabaldu dutenez, Abelhakim Dekharrek ez du ikertzaileen aurrean deklaratu nahi izan. Pariseko ospitale batean egin diote galdeketa, lasaigarriak hartu ondoren konortea erdi galduta atzeman baitzuen Poliziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Paris gaur