Gizartea -
Telelana
EAEko Administrazioko 83 langile etxetik arituko dira gaurtik aurrera
Eusko Jaurlaritzaren ekimen honi esker, lana eta familia bateratzen lagunduko du Gobernuak.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko 83 langile etxetik mugitu gabe hasiko dira lanean gaur. Telelana izeneko programari esker.
Eusko Jaurlaritzaren ekimen honi esker, lana eta familia bateratzen lagunduko du Gobernuak.
Etxeko ordenadoretik lan egin ahal izango duten langile gehienak emakumezkoak dira (52). Horrez gain, 40 eta 50 urte arteko goi mailako teknikariak direla jakitera eman du Jaurlaritzak.
Telelanean urtebete aritu ondoren, lantokira bueltatu beharko dira, lanpostutik ez “deserrotzeko”.
Behar duten ordenadorea Eusko Jaurlaritzak ordainduko du, urtean 680 euro inguru, baina langileek Interneteko konexioa ordaindu beharko du.
IVAP, Osasun eta Hezkuntza Saileko langileak izango dira telelana gehien erabiliko dutenak.
Ekimenaren eraginkortasuna egiaztatzeko, 2011an Justitzia sailean jarri zen martxan telelana. Langileen %70ek produktibitatea hobetu zuten eta hamarretik zortzik adierazi zuten aldartea eta osasuna hobetu zituztela.
Gaur berriro jarriko da martxan telelana, helburu nagusi batekin: lanaren eta familiaren bateratzea hobetzea, Jaurlaritzak adierazi duenez.