Gizartea -

Barakaldo

Gizon bat atxilotu dute emakume bati sexu erasoa egiteagatik

Erasoa etxeko igogailuan gertatu da. Gizonak labanarekin mehatxu egin dio emakumeari, ukitu sexualak egiteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

43 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Barakaldon emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Aipatu iturrien arabera, erasoa 21:00etan gertatu zen, biktimaren etxeko igogailuan. Emakumea portalera sartu zenean, gizonak atzetik jarraitu zion eta igogailuan sartu zen emakumearekin batera.

Ustezko erasotzaileak labanarekin mehatxu egin omen zion biktimari eta orduan hasi ziren ukitu sexualak. Zorionez, emakumeak bere burua babestea eta ihes egitea lortu zuen.

Biktima laguntza eske hasi zen eta Ertzaintzak abisua jaso eta gutxira, ustezko erasotzailea atxilotu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea