Gizartea -

Hezkuntza erreforma

EH Bilduk LOMCEren aurkako lantalde bat sortzea proposatuko du

Helburua hezkuntzaren erreforma saihesteko moduak adostea izango litzateke.

Belen Arrondo EH Bilduko legebiltzarkidea. EFE
Belen Arrondo EH Bilduko legebiltzarkidea. EFE
Belen Arrondo EH Bilduko legebiltzarkidea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean lantalde bat sortzea proposatuko du, Euskadin LOMCE hezkuntza erreforma ez ezartzeko irizpideak adosteko eta hezkuntza sistema propio bat zehazteko.

Belen Arrondo eta Juanjo Agirrezabala legebiltzarkideek prentsaurrekoan azaldu dutenez, proposamena asteazkenean egingo dute, hezkuntza erreformari buruzko saio monografikoan.

Arrondoren esanetan, lantalde bat leku egokiena da "LOMCE saihesteko mekanismoak" adosteko, bertan alderdiek eta hezkuntzaren sektoreko eragileek parte har dezaketelako.

Lantalde horretan, gainera, "hezkuntza sistema propioa" zehaztuko lukete, Espainiako Gobernuak proposatutakoa ez datorrelako bat "Euskadiren errealitatearekin" eta "atzerapausoa" delako.

EH Bilduko legebiltzarkideek Eusko Jaurlaritzaren aurka egin dute, erreformaren aurrean erantzun "epela" eman duela iritzita. Horrenbestez, azken soziometroaren datuak gogoratu dizkiote Iñigo Urkullu lehendakariari: herritarren % 39 Espainiako Gobernuarekin negoziatzearen alde daude, eta % 39k erreforma ez ezartzea nahi dute, horrek liskarrak ekar ditzakeen arren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
LOMLOE hezkuntza legea