Gizartea -

Antzar Eguna

Lekeitioko Udala plastikozko antzarak erabiltzea aztertzen ari da

Benetako antzarak erabiliz egiten jarraitu ala antzara artifizialak erabiltzen hasi galdetu die Lekeitioko Udalak Antzar Egunean parte hartzen duten kuadrillei eta taldeei.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lekeitioko Udala San Antolin jaietako Antzar Egunean plastikozko antzarak erabiltzea aztertzen ari da, El Correo egunkariak gaurko alean iragarri duenez.

Udalak lekeitiarren iritzia jakin nahi du, eta antzara-jokoan parte hartzen duten kuadrillei eta taldeei orain arte bezala jarraitzea edo plastikozkoak erabiltzea nahiago duten galdetu die. Urte amaiera baino lehen erantzun beharko dute, eta Udalak udaberrian jakinaraziko ditu inkesta horren emaitzak.

Aurten, antzarak oso altxaldi gutxitan hautsi ziren, eta horrek ikuskizuna pobretu zuen. Antzarek eman zuten errendimendu eskasak eztabaida eragin du, baina arrazoi edo faktore asko daude balizko aldaketa horren atzean.

Jai horren antolatzaileek azaldu dutenez, geroz eta antzara-haztegi gutxiago daude, eta, honenbestez, geroz eta zailagoa da kalitatezko antzarak topatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lekeitio