Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Bikote ohia bahitu eta atxikitzeagatik atxilotu dute Huelvan
25 urteko biktima antsietateak jota eta zenbait lesio dituela aurkitu eta osasun zentro batera eraman dute.
Erredakzioa
Guardia Zibilak gizonezko bat atxilotu du Almonten, Huelvan, bikotekide ohia Ciudad Realen bahitu eta atxikita edukitzea leporatuta.
Prentsa ohar batean azaldu dutenez, atxilotuari (W.J.R.M, 25 urtekoa) sexu erasoa eta pertsona bat borondatez kontra atxikitzea egotzi diote.
Ikerketa biktimaren 23 urteko ahizpak salaketa jarri ostean hasi zuen Guardia Zibilak. Ahizpaeren arabera, emakumeari sexu-delitua pairatu zuen bikotekide ohiaren eskuetan.
Ikerketak Almonte aldera eraman zituen agenteak, desagertutako emakumea bertan atxikita egon zitekeela uste baitzuten.
25 urteko biktima antsietateak jota eta zenbait lesio dituela aurkitu eta osasun zentro batera eraman dute.