Gizartea -

Gertaera

Hil egin da igandean Bilbon tirokatu zuten tabernaria

Ertzaintza tiroen egilea bilatzen ari da. Gertatutakoa kontu-garbitzea izan dela uste du Segurtasun Sailak.

Tiroketa tabernarena barruan jazo da. Argazkia: EiTB
Tiroketa tabernarena barruan jazo da. Argazkia: EiTB
Ertzaintza Errekaldeko tiroen egilearen bila ari da

0:42

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Errekaldeko (Bilbo) taberna batean tiroz larri zauritu zuten tabernaria hil egin da, Gurutzetako Ospitalean. Ertzaintza tiroen egilea bilatzen ari da.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren ustez, gertatutakoa kontu-garbitzea izan da.

Erasoa igande eguerdian jazo zen, 12:20 aldera. Ordu horretan, gizonezko bat tabernara bertaratu, eta hainbat tiro egin zituen.

Biktima larri zauritu zen, eta ospitalera eraman behar izan zuten. Bertan hil da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Delituak azken ordukoa Tabernak gaur