Gizartea -

Itunpeko hezkuntza

Kristau Eskolak helegitea jarriko du lan-hitzarmenaren epaiaren kontra

Astearte eta asteazken honetan greba egunak deitu dituzte sindikatuek itunpeko hezkuntzan, lan-hitzarmenaren defentsa eta murrizketen kontra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEAN Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak EAEko itunpeko hezkuntzaren inguruan kaleratutako ebazpenaren aurrean helegitea jarriko duela iragarri du Kristau Eskolak. Izan ere, joan den astean, EAEko itunpeko hezkuntzan 2008-2009rako sinatutako lan-hitzarmena indarrean jarraitzen duela ebatzi zuen EAEANk.

Bestalde, astearte eta asteazken honetan greba egunak deitu dituzte sindikatuek itunpeko hezkuntzan, lan-hitzarmenaren defentsa eta murrizketen kontra. Bi deialdietarako aurreko greba-egunetan ezarritako gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte (zuzendaritza taldeko kide bat eta mendeko bat ikastetxeko).

Jaurlaritzak sindikatuetako eta patronaleko ordezkariak bildu ditu astelehen honetan gutxieneko zerbitzuak ezartzeko. ELA eta LAB sindikatuek adierazi dutenez, gatazkari konponbidea lortzeko saiakera ere bazen hitzordua, baina porrot egin du.

Izan ere, bi sindikatuen ustez, ''benetako negoziazioa egitea baztertzen dutela patronalek''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea