Gizartea -

Epailearen autoa

8 mosso inputatuta Tarragonan, atxilotutako lagun baten heriotzagatik

Bi osasun-langile ere inputatu dituzte. Epailearen ustez, ''zergati arrazionalak'' daude horien guztien jokabideak heriotzan eragina izan zuela esateko.

Zortzi mosso inputatu dituzte Tarragonan, atxilotu baten heriotzagatik

0:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

El Vendreleko (Tarragona) auzitegiak Esquadra Mossoen zortzi agente eta bi osasun-langile inputatu ditu, bertako polizia-etxean uztailean hildako Yassir E atxilotuaren heriotzaren ''nondik norakoak'' argitzeko. Hilaren 13an deklaratu beharko dute.

Epailearen autoaren arabera, zuhurtziagabekeriazko ustezko giza hilketa egotzi diete, epailaren hitzetan ''horien jokabideek heriotzan eragina izan zutela ustezko zergati arrazionalak daude''.

Idatziak jasotzen duenaren arabera, uztailaren 31an atxilotu zuten hildakoa, ustez agintarien kontrako ustezko delitu batengatik. Ospitaletik igaro ondoren, polizia-etxera igorri zuten atxilotua, eta gela batean sartu.

Eguerdian dardarka hasi zen gizona, eta osasun-langileei deitu zieten. Plantak egiten ari zela ondorioztatu zuten.

Ondoren, atxilotua gelan korrika eta oihua hasi zen, eta burdin hesien kontra kolpeak eman zizkion bere buruari, kamerek agerian utzi dutenez. Horren aurrean, atxilotua geldiarazi zuten agenteek, belaunetara arte gorputza belkroz estalita eta buruan kaskoan jarrita.

Minutu batzuk geroagoa, atxilotuak ''mugimendu torazikorik'' ez zuela ohartarazi zuen agente batek, eta osasun-langileek heriotza egiaztatu zuten.

Auzitegiko medikuak haxix-dosi bat eta bi kokaina poltsatxo aurkitu zituen gelan, eta, autopsiak agerian utzi zuenez, substantzia toxikoak izan diren heriotzaren arrazoi nagusi.

Horren aurrean, atxilotua arakatu zuten mossoak inputatzea erabaki du epaileak, behar bezala egin izan balute papelinak aurkituzko zituztela argudiatuta. Halaber, atxilotua inmobilizatu zuten agenteak ere inputatu ditu, gorputz osoa inmobilizatzea eta kaskoa jartzea beharrezkoa ote zen argitzeko. Epaileak zalantzak ditu ''atxilotuaren zaintza eta kontrola modu egokian'' egin ote zuten.

Osasun-langileen inputazioa

Bestalde, osasun-langileek lehen begiratuan drogek atxilotutako lagunarengan eragindako urduritasun egoera ikusi ez izanaren inguruan ''zalantzak'' daudela uste du epaileak.

Barne kontseilariak agenteak defendatu ditu

Generalitateko Barne kontseilariak, bestalde, inputatutako zortzi agenteak defendatu ditu, eta autopsiaren arabera heriotza kokainak eragin zuela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea