Gizartea -

Hezkuntza

Cospedalen ustez 'akatsa izan zen' hezkuntza erkidegoen esku uztea

PPren idazkari nagusi eta Gaztela Mantxako presidentearen arabera, hala ere, orain "zaila da atzera egitea".

Maria Dolores de Cospedal PPren idazkari nagusi eta Gaztela Mantxako presidentea. Argazkia: Efe
Maria Dolores de Cospedal PPren idazkari nagusi eta Gaztela Mantxako presidentea.
Maria Dolores de Cospedal PPren idazkari nagusi eta Gaztela Mantxako presidentea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Dolores de Cospedal PPren idazkari nagusi eta Gaztela Mantxako presidentearen ustez, "akatsa izan zen" hezkuntzaren eskumena Estatuak erkidegoen esku uztea, baina orain "zaila izango litzateke atzera egitea".

ABC egunkariak Toledoko Hilton hotelean antolatutako ekitaldi batean adierazi duenez, "herrialde baten izaera gehien ezaugarritzen duen eredua da hezkuntzarena".

"Zaila da atzera egitea. Batzuk berehala esango lukete Estatua zentralizatzeko asmoa dela, baina bere garaian denon hanka sartzea izan zen", azaldu du Cospedalek. Gainera, Hezkuntza eredua "herrialde baten indargune nagusienetakoa" dela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea