Gizartea -

Bideko segurtasuna

16 urtetik beherako txirrindulariek kaskoa jantzi beharko dute hirian

Europar Batasuneko hainbat herrialdetan, Alemanian, Belgikan eta Italian esaterako, kaskoa ez da nahitaez erabili behar herri edo hiri eremuetan.

Haur bat, kaskoa jantzita, bidegorrian. Argazkia: EiTB
Haur bat, kaskoa jantzita, bidegorrian.
Haur bat, kaskoa jantzita, bidegorrian. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamasei urtetik beherako txirrindulariek soilik jantzi beharko dute kaskoa herri edo hirietako bideetan, CiUk bideko segurtasunaren lege-proiektu berriari egin dion zuzenketa baten ondoren.

Espainiako Gobernuaren hasierako asmoa kaskoa adin guztietako txirrindularientzat nahitaezkoa izatea zen. Gero, 18 urtetik beherakoak bakarrik sartu zituen zaku horretan, eta azkenean, Diputatuen Kongresuan eztabaidatzen ari diren proiektu horretan, 16 urteko muga jarri dute.

Jordi Jané CiUko diputatuak azaldu duenez, kaskoa txirrindulari guztiei inposatzeak erabilera murriztuko luke, nahiz eta gomendagarriena erabiltzea izan.

Europar Batasuneko hainbat herrialdetan (Alemanian, Belgikan eta Italian esaterako) kaskoa ez da nahitaez erabili behar herri edo hiri eremuetan, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gizarte zerbitzuak albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Bizikletak gaur