Gizartea -

Gertaera

Zierbenan noraezean zegoen ontziko gizonaren gorpua Santoñan agertu da

Itsasontziaren barruan ez dute inor aurkitu, eta Segurtasun Sailak helikoptero bat bidali du desagertutako gizona bilatzeko lanetan parte hartzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santoñako uretan hilik aurkitu dute igande arratsaldean Zierbenan noraezean eta motorra piztuta aurkitu duten itsasontziaren jabea, Kantabriako Gobernuak jakinarazi duenez.

Ez dute horren gaineko informaziorik eman, baina, antza denez, ontzi batek eman du abisua, eta 12:45 inguruan aurkitu dute hilotza Santoñako uretan.

Itsasontzia noraezean eta motorra piztuta aurkitu dute Zierbenako uretan igande arratsaldean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 16:00etan aurkitu dute itsasontzia, Colindreserako noranzkoan.

Bestalde, erreskate taldeetako langileak larunbatean Ogoño lurmuturrean itsasora erori zen arrantzalearen bila ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea