Gizartea -

Urtarrilean aukeratuko dute

2015eko Ibilaldiarako hautagaiak aurkezteko epea zabaldu dute

Santurtziko Bihotz Gaztea ikastolak uko egin eta gero, udal-Gobernuarekin (EAJ) desadostasunak direla medio, Bizkaiko ikastolek egoitza berri bat aukeratuko dute.

Portugaleten ospatu dute aurtengo Ibilbaldia jaia. Irudia: EiTB
Portugaleten ospatu dute aurtengo Ibilbaldia jaia. Irudia: EiTB
Portugaleten ospatu dute aurtengo Ibilbaldia jaia. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko ikastolek epe berri bat zabaldu dute 2015ko Ibilaldia antolatzeko hautagaiak aurkezteko, Santurtziko Bihotz Gaztea ikastolak uko egin ostean.

Bihotz Gazteak ikastolak aste honetan ohar bidez azaldu duenez, Santurtziko Udalari eginiko eskabideek ez dute "erantzun zehatzik" jaso, eta "prozesua erabat luzatzen zituen ezohiko eskaerak" jasotzen zituen. "Horren ondorioz, bigarren mailako santurtziar sentitzen gara", gaineratu zuten.

Ezezkoaren ostean, Bizkaiko ikastolek epe berri bat zabaltzea erabaki dute, 2015ean ikastolen festa antolatzea nahi dutenek hautagaitza aurkez dezaten.

Ikastoletatik jakinarazi dutenez, 2014ko urtarrilean erabakiko dute 2015ko Ibilaldia nork antolatuko duen, Gernikako Seber Altube ikastolaren lekukoa hartuta, aurten berari egokitu baitzaio 2014koa antolatzea.

Erabakiaren berri emateko oharrean, Bihotz Gaztea ikastolak Udalari (EAJ) leporatu zion ikastolako ikasleek "leku gehiago izateko beharra" ez asetzea eta negoziazioa zapuztea.

"Ikastolarako diru-sarrera garrantzitsua dela jakinda, Ibilaldia eta ikastolako proiektua garatzeko bere eskuan zegoen guztia egin du Bihotz Gaztea ikastolak. Beste batzuen ardura da gure proiektuak eta Ibilaldiaren antolaketak gure herrian izango lukeen eragina ez ikustea", gaineratu zuen.

Udalak erabakia gaitzetsi zuen eta, azaldu zuenaren arabera, Cueto auzoan dagoen eraikin batera joateko aukera luzatu zion ikastolari, baina Bihotz Gaztea ikastolak ezetz esan omen zion "behar beste leku" ez zuelako izango.

Udalaren arabera, ikastolak beste eraikin bat erabiltzea eskatu zuen, baina Udalarentzat ezin izan zuen onartu, gazteak hezteko eta horien lan-gaitasunak hobetzeko erabiltzen den zentroa delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko ikastolen jaia Santurtzi berriak Zer gertatu da Bizkaian?