Gizartea -
Abortua
+Vida-ren webgunea desagerrarazi dute eraso informatiko batekin
Abortuaren kontrako elkarteak salatu duenez, "erabat ezabatu" dute saretik eta Guardia Zibilaren esku utzi dute kasua.
Erredakzioa
+Vida abortuaren kontrako elkarteak salatu du Interenetn zuten webgunea ezabatu dutela eraso informatiko baten bitartez. Elkarteko kideen arabera, Espainiako Gobernuak abortuari mugak jartzeko aurreproiektua onartu berri duelako egin dute eraso informatikoa.
+Vida-k prentsa-ohar batean azaldu duenez, Alvaro Ortega elkarteko presidenteak dagoeneko salatu dio gertatutakoa Guardia Zibilari.
"Azken burura arte eramango dugu auzia, nor izan den eta dauden ardura legalak argitzeko", azpimarratu du Ortegak. Elkartearen presidenteak esan du "abortuaren aldeko sektore erradikalenak" egingo zuela erasoa, eta horrek agerian uzten duela "horien intolerantzia bizitza defendatzen dugunokiko".