Gizartea -

Istorioak

Bitxikeriak: lekuan bertan irabazitako saria eta betetako ametsa

2013ko Gabonetako Loteriak, urtero legez, zenbait anekdota eta bitxikeria utzi ditu. Sari nagusia abestu duen gazteak abestea berari egokituko zitzaiola amestu du bart.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2013ko Gabonetako Loteriaren zozketa, urtero bezala, zenbait anekdota eta bitxikeria ekarri ditu goizean, sariak jakinarazten ziren heinean. Gainera, sari nagusia irabazi dutenen pozaren ondoren, 2013ko Gabonetako Loteriaren bigarren saria ezagutu den momentuan, Madrilen zozketa egin den lekuan zegoen. Kamerek, berehala, gizonaren (Jesus Lorente izenekoa) erreakzioa grabatu dute, Bizarzuriren txanoa jantzita, eta bere arreba zur eta lur ondoan zuela.

Euskal Herrian ere bai bitxikeria txiki bat gertatu da: Zumarraga Gipuzkoako herriraino heldu da sariren bat, senide eta lagunen artean banatzen diren horietako batzuk. Zehatz-mehatz, Leganesen (Madril) erositako txartelak izan dira, 62.246 zenbakidunak.

"Bizirik" dauden bolak eta betetako ametsak

Zozketari berari dagokionez, San Ildefonsoko ikasleek, protagonistek, aparteko tentsiorik gabeko zozketa bizi dute. Hainbat alditan, bolak "bizirik" zeudela ematen zuen, batzuk haurren eskuetatik jausi izan dira eta, zenbakia edo saria zein zen jakinarazi aurretik.

Joel Fernandez 11 urteko gazteak sari nagusia jakinarazteko aukera izan du eta, hain justu, berari egokituko zitzaiola abestea amestu du bart: "Ez dut lorik egin, hiru ordu inguru", esan du Joelek. Gaztearen esanetan, bere amak emandako aholkuak jarraitzen ahalegindu da: "Oso urduri ez jartzen eta ozenki kantatzen saiatu naiz, mundu guztiak entzun zezan".

Alabaina, benetan nahi zuena saria berak jasotzea zen, 'Play Station 4' eta 'Smart TV' erosteko, Errege Magoei eskatu dizkien oparietako bi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea