Gizartea -

Gaur aurkeztu dute

New Yorkeko hanburgesarik onena Bilbokoa da

Eder Montero sukaldari bilbotarrak egiten ditu eta gazta eta piparra ere erabiltzen ditu ogitartekoak egiteko.

Alex Raij eta Eder Montero, 2013ko hanburgesa onena
Alex Raij eta Eder Montero, 2013ko hanburgesa onena
New Yorkeko hanburgesarik onena Bilbokoa da

1:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

New Yorkeko hanburgesarik onenak Idiazabal gazta du osagaien artean. Eder Montero sukaldari bilbotarrak egiten ditu eta gazta eta piparra ere erabiltzen ditu ogitartekoak egiteko.

Eder Moreno New Yorkeko sukaldari onenarekin ezkonduta dago, eta bikoteak egiten duen ogitartekoa New Yorkeko hanburgesarik onena izendatu dute.

Gazta eta piperrak ezezik, kipula gorria, ozpineko pepinoa eta ogia erabiltzen dituzte, baina saltsaren osagaiak sekretupean gordetzen dituzte. Birritan eman diote hanburgesa onenaren saria.

14 urte dira Eder Moreno sukaldaria AEBra joan zenetik. Alez Raij izen handiko txef ospetsuarekin ezkonduta dago eta hiru jatetxe dituzte New Yorken.

Gaur, mini hanburgesak egin dituzte Bilbon, eta 2 euroan saldu dituzte Caritas elkartearen alde.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia albisteak Bilboko albisteak Bokata errezetarik onenak New York berriak