Gizartea -

Oheak itxi dituzte

Gurutzetako larrialdiak kolapsatu egin direla salatu dute sindikatuek

ESK, SATSE, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek Gurutzetako Ospitalean oheak ixten ari direla eta, horrenbestez, larrialdi zerbitzuak “kolapsatu” egin direla salatu egin dute.

Gurutzetako Ospitalea. EITB.
Gurutzetako Ospitalea. EITB.
Gurutzetako Ospitalea. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ESK, SATSE, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek Gurutzetako Ospitalean oheak ixten ari direla eta, horrenbestez, larrialdi zerbitzuak “kolapsatu” egin direla salatu egin dute.

Ohar batean, sindikatuek adierazi dute Gurutzetako zuzendaritzak oheak ixteko neurri “arduragabea” hartu duela, batez ere, dirua aurrezteko. “Erabaki horrek kaltea egiten die langileei eta larrialdi zerbitzuetako erabiltzaileei”, adierazi dute.

Egoera hau behin baino gehiagotan bizi izan dutela kritikatu dute. Gaur goizean bertan, ospitaleko pasiloetan hiru gaixo zeudela nabarmendu dute. Horrez gain, beste 32 pertsona zeuden artatuak izateko zain.

Zuzendaritzak bere jarrera aldatzen ez badu egoerak okerrera egingo duela ohartarazi dute sindikatuek. Euren ustez, oheak ixteak “hirugarren munduko” egoera ekarri du Gurutzetako ospitalera. “Egoera hau onartezina da”.

Langileentzat ere “presio psikologiko handia” suposatuko duela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Langile Abertzaleen Batzordeak Salaketak berriak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Sindikatuen azken ordukoa Gurutzetako Ospitalea albisteak Langile Komisioak azken ordukoa UGT albisteak ESK