Gizartea -
Gertakaria
Bi lagunek autotik ateratzea lortu dute, Elorrion, ibaira erori ostean
Gertakaria 14:20 aldera izan da, San Agustin parean, Segurtasun sailak azaldu duenez. Auto bat ibaira erori da eta oraindik ez dakite zergatik.
Erredakzioa
Emakume bat ospitalera eraman dute autoarekin hamar metroko altuera batetik Elorrioko Zumelegi ibaira erori ostean. Emakumea eta autoan zihoan beste laguna laguntzarik gabe atera dira bertatik.
Gertakaria 14:20 aldera izan da, San Agustin parean, Eroski enpresaren egoitza dagoen lekuan, Segurtasun sailak azaldu duenez. Bi lagun zeramatzan auto bat ibaira erori da eta oraindik ez dakite zergatik.
Ezbeharrean egindako zauriak zirela eta emakumea ospitalera eraman dute.
Suhiltzaileak bertaratu diren arren, bidaiariek ez dute laguntzik behar izan autotik bakarrik ateratzea lortu baitute.