Gizartea -

Urtarrilak 5

Errege Magoek euskal umeak bisitatuko dituzte

Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruña lanean ari dira Errege Magoen kabalgata prestatzeko. Kontsulta itzazu kabalgaten ordutegiak eta ibilbideak.

Errege Magoak. Argazkia: EiTB
Errege Magoak. Argazkia: EiTB
Errege Magoak. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

 

Igande honetan, urtarrilaren 5ean, Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Iruñeko kaleak ilusioz beteko dira Errege Magoen bisitarekin. Udalek garraio publikoa erabiltzea eskatu diete herritarrei.

Bilbo

Errege Magoen kabalgatarako gurdiak prestatzeko, Bizkaiko hiriburuko Udaltzaingoak Kale Nagusiko trafikoa moztuko du Maria Diaz de Haro kaletik Bihotz Sakratura, 15:30etik. Gainera, aparkatzea debekatua egongo da larunbatetik Anselmo Clave pasealekuan eta Beta Eraikinean, Zorrotzaurren.

Ibilbidea. Zortzi gurdiak 18:00etan aterako dira Bihotz Sakratutik eta Kale Nagusia eta Buenos Aires kaleetatik udalera iritsiko dira. Erregeek udaleko balkoitik agertu dute. Gurdiak ibiliko diren kaleak tarteka moztuko dituzte 17:30etaik 20:30era. Hurtado Amezaga (Bertedona kalearen parean) eta udalaren inguruko kaleak ere tarteka moztuko dituzte.

Desfilea egiten duten bitartean, tranbiak ez du funtzionatuko Arriaga eta Pio Baroja geltokien tartean, eta Bilbobusek ibilbidea aldatuko du, baina 62 autobusa besterik ez du ezabatuko.

Reyes Magos_Bilbao_EITB

Reyes Magos_Bilbao_EITB

Donostia

Errege Magoek San Telmo Museoan hartuko dituzte aurten haurrak. Gainera, desfilea hasi aurretik, eraikinaren balkoitik Zuloaga plazara gerturatuko direnak agurtuko dituzte.

Donostia Kulturak adierazi duenez, Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek morroien laguntza izango dute umeen eskutitzak jasotzeko. Haurrek eskutitzak Udaleko osoko bilkuren aretoan ere eman ahal izango dizkiete; izan ere, ibilbidea bertan amaituko da.

Ibilbidea. Cabalgata Zuloaga plazatik aterako da, eta Soraluze eta Aldamar kaleetatik jarraituko du. Ondoren, Boulevarda eta Alderdi Ederreko lorategietatik pasako da eta udaletxera iritsiko da. Ume guztien eskutitzak bildu ostean, 18:00etan, berriz ere kaleetara aterako dira eta bigarren desfile batean hurrengo ibilbidea egingo dute: Hernani, Askatasunaren Etorbidea, Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoa plaza, Legazpi eta Boulevard.

EuskoTrenek zerbitzu berezia eskainiko du igande honetan Errege Magoen kabalgata eta derbia direla eta. Donostia-Hendaia ibilbidea egiten duen tren zerbitzu gehiago izango dira (15 minuturo).

Reyes magos | Navarra Directo

Reyes magos | Navarra Directo

Gasteiz

400 pertsonak lan egingo dute Arabako hiribuan izango den Magoen kabalgatan. Guztira, sei gurdi izango ditu Gasteizko kabalgatak (fantasiazko hiru eta errege bakoitzeko bana).

Gasteiz Etorbideko lanak direla eta, Erregeen kabalgatak ibilbidea aldatu du aurten. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Bilbo Plazan, eta Gaztelako Ataria eta Fontechako Gaztelua elkartzen dituen bidegurutzean amaituko da.

Kabalgatan parte hartu aurretik, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Arabako hiriburuko tren geltokira iritsiko dira, 11:00etan, eta bertatik udaletxeko plazara joango dira.

Udaletxeko balkoitik ume guztiak agurtuko dituzte eta, ondoren, 15:15etatik 18:00etara, Villa Suso Jauregian hartuko dituzte.

EuskoTrenek tranbia zerbitzua moztuko du 18:30etatik 21:30etara Angulema eta Sancho Jakitunaren geltokien artean.

Iruña

Errege magoak 16:00etan iritsiko dira Nafarroako hiriburura. Magdalenako zubitik aterako dira eta, 16:30ean, Frantziako Atarira iritsiko dira. Ondoren, Iruñeko Udaletxeko plazara gerturatuko dira. 17:00etan, Enrique Maya alkatearekin izango dira.

Ibilbidea. Kabalgata 19:00etan hasiko da, Santa Catalina Eskolatik (Abejeras kalea). Bertatik, Foruen plaza, Yanguas eta Miranda, Olivento Kondea Etorbidea, Vianako Printzea plaza, Sancho Handia kalea, Sarasate pasealekua eta Gazteluaren Plaza zeharkatuko dituzte. Azkenik, Carlos III.aren etorbidetik, eta Amaya eta Arrieta kaleetatik pasa ostean, Escolapioen Eskolara iritsiko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Donostiako azken albisteak Iruñeko bideoak Gabonak albisteak Gasteiz Errege Magoen desfileak