Gizartea -

Neguko merkealdia

'Itxaropentsu' ekingo diote neguko merkealdiari euskal dendariek

Gabonetako kanpaina ez da "guztiz txarra" izan. Hori dela eta, krisi egoeran egon arren, merkealdian emaitza "positiboak" izatea espero dute.

Beherapenak
Beherapenak
Asteartean hasiko da urtarrileko merkealdia

1:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bihar hasiko da neguko merkealdia Euskadin. Saltoki gehienetan % 20 eta % 50 arteko beherapenak izango dituzte.

Merkealdiaren aurrean, "itxaropentsu" azaldu dira euskal dendariak. Azken asteotako salmentek gora egin dutela ikusita, "optimismoz" eutsiko diote urtarrilaren 7an hasiko den merkealdiari.

Gabonetako kanpaina

Pedro Campo Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioko (Cecobi) presidenteak azaldu duenez, azken urteotan deskontu garrantzitsuekin abiatu izan dituzte merkealdiak. Horrekin, produktua lehenbailehen saltzea lortu nahi izan dute.

Gainera, Gabonetan saltoki askok "prezio bereziak" eskaini dituztela ekarri du gogora, eta oraindik emaitza zehatzik ez duten arren, krisi egoeran gaudela kontutan hartuta, salmentak ez direla "guztiz txarrak" izan adierazi du.

Iazko datuekin alderatuz, % 8 eta % 10 artean igo dira salmentak. Halere, argi utzi du 2012an asko jaitsi zela salmenta kopurua, batez ere, BEZa igo zutelako eta langile publikoek ez zutelako Gabonetako ordainsaria jaso.

Horren harian, Juan Carlos Ercoreca Bilbodendakeko presidenteak esan du, Gabonetako kanpainak izan dituen emaitzak ikusita, 2012an baino itxaropentsuago daudela aurten.

Gabonetako kanpainak iaz baino beherapen gutxiago izan ditu, halere, "positiboagoa" izan da.

Kontsumitzaileen elkarteen gomendioak

Merkealdiari aurre egiteko, EKA Euskal Kontsumitzaileen Antolakundeak hainbat aholku eman ditu, "erosketak behar bezala" egiteko. Hasteko, beharrezkoa omen da gehienez zenbat diru gastatu nahi dugun zehaztea eta erosi nahi ditugun produktuen zerrenda egitea.

Horrez gain, etiketetan agertzen diren bi prezioak alderatzea eta kalitatea konprobatzea gomendatu dute, baita produktua itzuli daitekeen galdetzea eta tiketa gordetzea ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Neguko beherapenak