Gizartea -

Sutea Pasaian

Aste erabakigarria izango da Trintxerpeko kaltetuentzat

Aste honetan jakingo dute Pasaiako kaltetuek Jaurlaritzaren zenbat babes ofizialeko etxe erabilgarri izango dituzten eta etxebizitza horien egoera zein den.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Kaltetutakoentzako etxebizitza publikoen giltza ematea atzeratu da

1:55

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste honetan jakingo dute Pasaiako kaltetuek Jaurlaritzaren zenbat babes ofizialeko etxe erabilgarri izango dituzten eta etxebizitza horien egoera zein den. Data zehatzik ez dago babes ofizialeko etxeetako giltzak banatzen hasteko, baina, seguruenik, aste honetan bertan izango da.

Aurretik, Jaurlaritzak Pasaian eraikita dauzkan etxe horiek zein baldintzatan dauden ikusi nahi zuen Pasaiako alkateak, Amaia Agirregabiriak Euskadi Irratian azaldu duenez.

Asteartean, Pasaiako Udaleko eta Jaurlaritzako teknikariek bilera egingo dute, eta, bertan erabakitakoarekin, etzi jakinaraziko diete kaltetuei babes ofizialeko etxeetan birkokatzen hasiko diren edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespean jarraituko duten.

Asteazkenean ere, Udalak aseguru-etxeekin bilera egingo du, polizen artean ezberdintasun handiak daudelako eta irtenbide bateratu bat adostu nahi dutelako.

Igandean, elkartasun jaialdia egin zuten Trintxerpen, eta, lau orduan, 4.500 euro eta material asko bildu zuten kaltetuei laguntzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Eusko Jaurlaritza Suteak argazkiak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Pasaia bideoak Albisteak Etxebizitzen merkatua