Gizartea -
Gaur hasi dira
EAEko herritarrek 88 euro gastatuko ditugu neguko beherapenetan
Aurten, iaz baino % 3,5 gastatuko dugu, baina, 2012ko datuarekin alderatuz, lau euro gutxiago bideratuko ditugu beherapenetara.
Erredakzioa
Euskaldunok 88 euro gastatuko ditugu, batez-beste, gaur hasi diren neguko beherapenetan, Erabiltzaile-Kontsumitzaile Federazio Independenteak egindako galdeketaren arabera.
Aurten, iaz baino % 3,5 gastatuko dugu, baina, 2012ko datuarekin alderatuz, lau euro gutxiago bideratuko ditugu beherapenetara.
Datua urrun dago 2007an edota 2008an euskaldunok egin genuen gastutik, 138 eta 130 euro, hurrenez hurren.
Nafarroako herritarrek, berriz, 78 euro gastatuko dituzte, batez-beste.
Estatu mailan, espainiarrek 84 euro gastatuko dituzte, batez-beste, iaz baino % 5 gehiago. Autonomia Erkidegoka, Madril, 100 eurorekin, eta Valentzia, 92rekin, dira gehien gastatuko dutenak. Kontran, Kanariar Irlak, 72 euro gastatuko dituzte.