Gizartea -
Galduta
Erandioko ehiztari bat Burgoseko artzain-txabola batean aurkitu dute
Galdutako ehiztaria Erandioko bizilaguna da, eta txakur baten bila zebilela galdu zen.
Erredakzioa
Guardia Zibilak onik aurkitu du larunbatean Burgosen desagertu zen Erandioko ehiztaria. Rio Ubierna merindadeko artzain-txabola batean aurkitu dute eguraldi txarraren ondorioz galdu eta gauak harrapatu zuen ehiztaria.
Larunbatean hasi ziren Erandioko 55 urteko gizonezkoaren bila. Antza, txakur bat galdu zitzaion, eta haren bila irten zen eguerdian. Itzultzen ez zela ikusita, harekin zegoen lagunak arratsaldeko lauretan ohartarazi zituen segurtasun indarrak, eta hura bilatzeari ekin zioten.
Hainbat patruila aritu dira haren bila, eta eguraldi txarrari aurre egin behar izan diote.
Arratsaldeko zortzietan, Sepronako kideek harrizko artzain-txabola batean aurkitu zuten ehiztaria, haren bi txakurrekin batera. Tenperatura baxuen ondorioz, eta egindako esfortzuaren eraginez, gizonezkoak muskulu-lesioa zuen hanka batean eta hipotermia zuen.
Antza, galdu ondoren, gaua txabolan igarotzea erabaki zuen ehiztariak, txakurrak alboan zituela.
Lagunarekin batera, autoz itzuli da ehiztaria etxera.