Gizartea -

Sua

Bilboko Pagasarri mendiko baserri bat erre da

Sua etxe barruan hasi da, oraindik argi ez dauden arrazoiak direla eta, baina piztu denean ez zegoen inor bertan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbon, Pagasarri mendian, Larraskitu inguruan, dagoen baserri bat erre da arratsaldean. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, sua etxearen barruko aldean hasi da.

Arratsaldeko bostak aldera piztu da sua, oraindik argi ez dauden arrazoiak direla eta. Sua hasi denean ez zegoen inor baserrian.

Suhiltzaileek su itzaltzea lortu dute, baina bertan geratzea erabaki dute, sugarrik berriro ez dela pizten zaintzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Suteak bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Igoera Pagasarrira