Gizartea -
Mirakontxa pasealekuan
Donostiako bi etxebizitza hustu dituzte, sute batengatik
Sua Mirakontxa pasealekuko etxebizitza batean piztu da, baina ez du zauriturik ezta kalte material handirik sortu.
Erredakzioa
Donostiako Mirakontxa pasealekuan bi etxebizitza hustu dituzte bart, sute baten ondorioz. Suteak ez du zauriturik ezta kalte material handirik sortu.
Suhiltzaileek goizaldeko 01:30ean jaso dute abisua, eta bertaratu ondoren ohartu dira sutea egurrezko habe batean hasi dela. Sua eraikinaren laugarren solairuan piztu da, suhiltzaileek azaldu dutenez.
Kea zabaldu da etxeetatik, baina ez da inor zauritu eta kalte materialak ez dira handiak izan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea