Gizartea -

EiTBko gerente ohia

EiTBko gerente ohiari LABek aurkeztutako kereila artxibatu dute

Fondo publikoak bidegabe erabiltzea eta delitu sozietario bat egitea leporatuta salatu zuen LAB sindikatuak Juan Diego.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Instrukzioko 7. Epaitegiko titularrak Juan Diego EiTBren gerente ohiaren aurka LAB sindikatuak aurkeztutako kereila artxibatzea erabaki du. Fondo publikoak bidegabe erabiltzea eta delitu sozietario bat egitea leporatuta salatu zuen LAB sindikatuak Juan Diego.

LABek epaitegietan salatu zuenaren arabera, “Euskal Irrati Telebistako zuzendaritzako kide zen bitartean, garai horretan Vilaumedia enpresako idazkaria ere bazen. 2009 urtean 700.000 euroko kreditua sinatu zuen EiTBren izenean Vilaumediarentzat eta 2012 urtean, zorra bere kargu hartu behar izan zuen EiTBk”.

Autoak dioenez, “abala emategatik pertsonalki aberastu izanaren zantzurik ez dago”. Era berean, epaileak ez du  “fondoen desbiderapenik” atzeman.

“Ez dago nahikoa arrazoi Vilaumediaren finantzaketa EiTBren funtzio publikoaren kanpoko helburuetara zuzenduko zela esateko”, jasotzen du ebazpenak.

“Abalaren aurkezpenak ez zuen arlo administratibo eta arautzailean arau juridikorik hautsi, eta ez zen izan sinatzailearen karguari ez zegoen ekintza bat”, dio epaileak.

Epailearen aburuz, “ezin da delitu sozietariorik atzeman”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea