Gizartea -

Istiluak

Istilu larriak izan dira Burgosen bigarren egunez jarraian

Gamonal auzoan liskarrak izan dira gauean eta poliziak kargatu du hainbat aldiz, manifestazioaren ostean.

Polizia Burgoseko istiluetan. Argazkia: Efe
Polizia Burgoseko istiluetan.
Beste 23 atxilotu eta 12 zauritu Poliziarekin izandako istiluetan

0:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Istilu larriak izan dira gaur gauean, bigarren egunez jarraian, Burgoseko Gamonal auzoan, eta poliziak hainbat aldiz kargatu du, manifestazio baten ostean.

Poliziak 200 bat lagunen kontra egin du, kontainerrak erretzen eta Vitoria kaleko ondasunak suntsitzen ari zirelako. Manifestariek dozena erdi bat kontainer erre dituzte, eta harriak jaurti dituzte polizien kontra.

Istiluak manifestazio baten ostean izan dira. Protesta ekitaldia Poliziaren egoitzara joan da aurreko gauean atxilotutako 17 lagunak aska ditzatela exijitzeko.

Manifestazioan mila bat lagun bildu dira, baina amaitu denean hasi dira istiluak.

Aurreko gauean, Vitoria kalea bulebar bihurtzeko proiektuaren kontra egindako manifestazioa istilu larriekin amaitu zen. Protestariek gogor kritikatzen dute Udalaren neurria, autoentzako aparkaleku eta errei gutxiago utziko dituztelako; baina protestek kutsu antikapitalista hartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea