Gizartea -

Eliza

Fernando Sebastian artzapezpiku emeritua kardinal izendatuko dute

Aita santuak iragarri du gaur goizean. Iruñeko artzapezpiku emerituak, ordea, ezingo du hurrengo konklabean parte hartu 80 urte baino gehiago dituelako.

Fernando Sebastian Aguilar Iruñeko artzapezpiku emeritua. Argazkia: Efe
Fernando Sebastian Aguilar Iruñeko artzapezpiku emeritua.
Fernando Sebastian Aguilar Iruñeko artzapezpiku emeritua. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santuak San Pedro plazan emandako Angelusean iragarri duenez, 19 kardinal berri izendatuko ditu, Fernando Sebastian Aguilar Iruñeko artzapezpiku emeritua tartean.

19 kardinal berriei eraztuna eta kapelua emateko ekitaldia otsailaren 22an izango da, Vatikanon, San Pedro Katedraren jaian.

Aita santuak 80 urtetik gorako hiru artzapezpiku emeritu izendatuko ditu kardinal izateko: Sebastian bera, Loris Francesco Capovilla artzapezpiku italiarra eta Kelvin Edward Santa Lutziako artzapezpiku emeritua. Hiru horiek ezingo dute hurrengo konklabean parte hartu, zaharregiak direlako.

Ibilbide luzeko elizgizona

Sebastian 1929ko abenduaren 14an jaio zen Calatayuden, Zaragoza. Izaera kontserbadore nabarmena duen elizgizonak teología ikasketak egin zituen Erroman eta Lovainako Unibertsitatean, Belgikan, jarraitu zuen ikasten.

1953ko ekainaren 28an egin zen apaiz, eta 1993tik da Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzain.

1967an, Salamancako Eliz Unibertsitatean hasi zen irakasle lanetan, eta Teologia Fakultateko dekanoa izan zen 1970ean. 1971-1979 bitartean, errektore kargua izan zuen.

2003an, gotzain izendatu zutela 25 urte betetzean, Diario de Navarrari adierazpen batzuk egin zizkion. Bertan, bikote homosexualen arteko ezkontzen eta erlijioa hautazko irakasgaia  izatearen aurka agertu zen. Gainera, 2004an, Errugabe berriak izeneko gutun bat argitaratu zuen, zelula amekin ikertzea kritikatuz, eta politikak eta zientziak "arau moral objektiboa, sozialki onartua eta errespetatua" behar zutela esan zuen.

2007ko uztailean, Sebastianek 75 urte bete zituenean aurkeztu zuen dimisioa onartu zuen Aita Santuak, eta Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzain izateari utzi zion. 2007ko irailaren 30etik, Francisco Perez  Gonzalez dago kargu horien buru.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Aita santua argazkiak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Eliza Katolikoa albisteak