Gizartea -

Elkarretaratzea

Gamonaleko istiluengatik espetxean zauden bost lagunetatik bi, aske

Astelehenean atxilotutako lau gazte espetxera bidali ditu epaileak, 3.000 euroko bermepean; horietatik bi, ordea, aske geratu dira dagoeneko. Protestekin jarraitzen dute Burgosen.

Gaua lasaiagoa izan da bart Gamonalen

1:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aske geratu dira Gamonal auzoko istiluetan desordena publikoak egitea egotzita asteazken honetan espetxera igorri dituzten lau lagunetatik bi, 3.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Guztira bost lagun zeuden espetxean, larunbatean eta astelehenean izan diren atxiloketen ondoren.

Hala. astelehenean atxilotu zituzten sei lagunetatik bik bermea ordaindu dute eta gainerako biak behin-behineko askatasunean utzi dituzte. Guztiak hilean birritan joan beharko dira epaitegira. Atxilotu guztiak gizonezkoak eta Burgosko bizilagunak dira.

Une honetan, beraz, hiru lagun daude espetxean: Astelehenean atxilotutako bi lagun eta larunbatean atxilotutako beste pertsona bat (atzo bertan geratu zen aske, bermea ordaindu ondoren, larunbateko atxiloketen ondoren kartzelan zegoen bigarren laguna).

Protestak

Bestalde, ehun bat lagunek elkarretaratzea egin dute gaur goizean ere Gamonal auzoan, bulebarra egiteko obren ondoan, nahiz eta Udalak lanak geratuko dituela iragarri.

Goizeko lehen ordutik, manifestariek karpak jarri dituzte bertan. Javier Lacalle Burgosko alkatearen dimisioa eskatu dute, eta ustelkeriaren aurkako kartelak jarri dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea