Gizartea -
Saria
ONCEren 'Cuponazo' zozketak 9 milioi euro utzi ditu Iurretan
Maspe kaleko Repsol gasolindegian erosi zuen kupoia irabazleak, eta bost zenbakiekin eta seriearekin egin du bat sariak.
Erredakzioa
ONCEren "Cuponazo" zozketak bederatzi milioi euroko saria utzi du, Iurretan. Maspe kaleko Repsol gasolindegian erosi zuen kupoia irabazleak, eta bost zenbakiekin eta seriearekin egin du bat sariak.
2014an, ONCEk 300.000 euro banatu ditu Donostian, 175.000 Ondarroan eta beste 65.000, Hondarribian eta Barakaldon. Iurretakoa, ordea, diru gehien banatu duen saria izan da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea