Gizartea -

Valentziako Auzitegia

Valentziako metroko ezbeharraren auzia berriz zabaltzea erabaki dute

Ikerketa artxibatzearen aurkako helegiteak partzialki onartu ditu Valentziako Auzitegiak. Istripuan 43 pertsona hil eta 47 zauritu ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikerketa artxibatzearen aurkako helegiteak partzialki onartu ditu Valentziako Auzitegiak. 2006ko uztailaren 3an jasotako istripuan 43 pertsona hil eta 47 zauritu ziren.

Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiko autoak azaldu duenez, ezbeharraren nondik norakoak zehazteko izapideak martxan jarri behar dira, gero ikerketa sakona abiatzeko.

Azken hilabeteetan agertutako datu berriak direla eta, Fiskaltzak ikerketa abiatzeko egindako eskaria onartu beharra dagoela adierazi dute hiru magistratuek autoan. Epaileen arabera, biktimek eta senitartekoek ikerketarako bide posible guztiak agortzeko eskubidea dute "gertakari oso larria" dela ikusita.

Biktimek gertatutakoa ikertzeko egin beharrekoa "egin ez zela ez dute sekula susmatu behar", magistratuen hitzetan. "Juridikoki eta moralki begirunetsuak, toleranteak eta zentzudunak izan behar gara zalantzarik txikienaren aurrean", erantsi dute autoan.

"Ez dago zalantzarako tokirik, egiaren bilaketan ez dugu etsi behar, ezbeharreko biktimen edo senitartekoen biktimizazioa saihesteko", ohartarazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Epaiketak albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak Tren istripuak azken ordukoa Alacant gaur