Gizartea -
Turismo Azoka
Euskadik Fitur azokan jarritako standak arkitektoen sari bat jaso du
Euskal baserrien siluetaren itxura kopiatzen duten lau modulu handiz osatuta dago aipaturiko standa, eta orotara 700 metro karratuko azalera hartzen du.
Erredakzioa
Euskadik Fitur Nazioarteko Turismo Azokan jarri duen standak "Aipamen Berezia" jaso du. Epaimahaiak Euskadiko natura eta gastronomia erakusteko eraiki duten "bolumenen joko dibertigarria" baloratu du.
Euskal baserrien siluetaren itxura kopiatzen duten lau modulu handiz osatuta dago aipaturiko standa, eta baserria plaza baten inguruan dago. Orotara, 700 metro karratuko azalera hartzen du.
IFEMAk eta Madrilgo arkitektoen kolegioko kideek osatu dute epaimahaia eta Euskadiko natura eta gastronomia erakusten duten "bolumen txikien joko dibertigarria" baloratu dute.
Halaber, erdiguneko kuboaren barruan bisitarientzat prestatu duten kubo gastronomikoa ere aintzat hartu dute.
Erakus enpresak egin du aipaturiko standa eta Igotz Zearretak egindako argazkiak ditu; Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako eta Lehiakortasunerako Sailak ohar bidez jakinarazi duenez.
Bestalde, bihar itxiko ditu ateak Fitur azokak.