Gizartea -
Hamalau atxilotu daude
Sakelakoak Bizkaian lapurtzen zituen talde bat desegin dute
Guardia Zibilaren arabera, martxoa eta abendua artean, atxilotuek mila sakelakotik gora lapurtu zituzten, ondoren Marokora bidaltzeko.
Erredakzioa
Guardia Zibilak 14 pertsona atxilotu ditu, Bizkaiko, Kantabriako, Errioxako eta Burgosko dendetan mila sakelakotik gora lapurtzea egotzita.
Poliziak ohar baten bidez jakitera eman duenez, operazio honi esker hainbat delitu argitu dituzte, tartean lapurretak, diru faltsua sartzea eta osasun publikoaren aurkako delituak (drogak).
Guardia Zibilaren arabera, martxoa eta abendua artean, atxilotuek mila sakelakotik gora lapurtu zituzten, ondoren Marokora bidaltzeko.
Telefonoekin batera, lapurtutako beste hainbat objektu atzeman ditu Guardia Zibilak. Guztira hamar etxebizitza eta lokal bat miatu dituzte Bilbon eta Castro Urdialesen.
Mugikorrak saltzen zituzten dendetan lapurretek gora egin zutela ikusi zuen iaz Kantabriako Guardia Zibilak. Maiatza eta ekaina artean, inoiz baino lapurreta gehiago salatu zituzten, baita ile-apaindegietan edota lurrin-dendetan egindakoak ere.