Gizartea -

Komunikabideak

Casimiro García-Abadillo izango da 'El Mundo'ren zuzendari berria

Datorren igandera bitartean zuzenduko du Pedro J. Ramirezek egunkaria eta ondoren, taldearekin elkarlan harremana mantenduko du.

Casimiro Garcia-Abadillo, 'El Mundo'ren zuzendari berria
Casimiro Garcia-Abadillo
Casimiro Garcia-Abadillo, 'El Mundo'ren zuzendari berria

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unidad Editorial taldeko administrazio kontseiluak Casimiro Garcia-Abadillo ‘El Mundo’ egunkariko zuzendari berri izendatu du aho batez. Orain arte zuzendariorde izan da, eta Pedro J. Ramirez ordezkatuko du.

Datorren igandera bitartean zuzenduko du Pedro J. Ramirezek egunkaria eta ondoren, taldearekin elkarlan harremana mantenduko du, administrazio kontseiluak erabaki duenez.

Difusioari zabalkundea emateko eta eredu digital berria sendotzeko” helburuarekin hartuko du zuzendari postua Garcia-Abadillok. Egunkaria argitaratzen duen enpresak azaldu duenez, “orain hasiko den garai berrian egunkariaren ekonomia arloaren eta finantza arloaren arteko oreka ezartzeko oinarriak jarriko dira”.

Administrazio kontseiluak “azken 24 urte baino gehiagotan” Pedro J. Ramirezek egindako lana eskertu du. “Kazetaritza ulertzeko duen moduak, independentziaz eta zorroztasunez, profesionaltasunak eta lidergo ahalmenak ezinbestekoak izan dira ‘El Mundo’ egunkariaren arrakastan, bai eta Espainiako gizartean izan duen eraginean ere”, zehaztu du konpainiak.

Unidad Editorial taldeko presidente exekutiboak ere, Antonio Fernandez-Galianok, Pedro J. Ramirezek egindako lana eskertu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea