Gizartea -

Gertaera

Jaizkibelen galdutako mendizalea bilatzeko lanak, bertan behera

Larunbat arratsaldean hasi ziren 50 urteko mendizalea bilatzeko lanak, senideek abisua eman ostean. Astelehenean ekingo diete berriro bilaketa lanei.

Mendizalea Pasaia eta Hondarribia artean dagoen mendira joan zen. Argazkia: EiTB
Mendizalea Pasaia eta Hondarribia artean dagoen mendira joan zen. Argazkia: EiTB
Mendizalea Pasaia eta Hondarribia artean dagoen mendira joan zen. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatean Jaizkibel mendian galdu zen 50 urteko mendizale hondarribiarra bilatzeko lanak bertan behera utzi dituzte Ertzaintzak, Gurutze Gorriak, DYAk eta Gipuzkoako Diputazioko langileek. Astelehenean ekingo diete berriro bilaketa lanei.

Larunbatean hasi ziren mendizalea bilatzen, senideek desagertzearen berri eman ostean, eta larunbat gauez etenda egon ostean, igande goizean ekin diote berriro hura bilatzeari.

Gizona buelta bat ematera joan zen Jaizkibelera larunbat goizean, baina ez zen bazkaltzeko ordurako etxera bueltatu. Etxera itzultzen ez zela ikusita, 16:00ak aldera, familiak abisua eman zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea