Gizartea -

Angelun puskatutako ontzia

'Luno' ontziko tripulazioa aske utzi du Frantziako Justiziak

Fiskalak azaldu duenez, hamaika pertsonek egin dituzten deklarazioak bat datoz eta asteazkenean egindako jardueran "faltarik suposatzen ez dute uzten".

'Luno' ontziko tripulazioa. Argazkia: EFE
Luno
'Luno' ontziko tripulazioa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Luno" urperatzeari buruz Frantziako Justiziak egindako lehenengo ikerketek aske utzi dituzte Bizkaiko ontziko tripulatzaileak, Anne Kayanakis kasuko fiskalak jakitera eman duenez.

"Tripulazioko kideek ez zuten faltarik egin, ezta itsas-eskubideen kontrako akziorik ere", nabarmendu du Kayanakisek, prentsa ohar batean.

Fiskalak azaldu duenez, hamaika pertsonek egin dituzten deklarazioak bat datoz eta asteazkenean (ontzia hiru zatitan puskatu zen) egindako jardueran "faltarik suposatzen ez dute uzten".

Tripulatzaileak aske geratu dira kargurik gabe eta orain portuko praktikoak agerraldia egin beharko du, “Luno” gidatzen zegoelako istripua pasatu zenean. Maniobran lagundu zuten itsasoko atoiontziek ere agerraldia egin beharko dute.

Ikerketa judiziala hilaren 5ean hasi zen, balizko zigor-erantzukizunak argitzeko. Tripulatzaileak dagoeneko Euskal Herrira bidean daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea