Gizartea -

Ikerketa

EAEko otordu lasterreko bi menutik batek gabezia nutrizionalak ditu

Proteina gehiegi izatea edo kaloria askoko saltsak erabiltzea dira "menu osasungarri" bezala saltzen diren otorduen akats nagusiak.

Proteina gehiegi eta saltsak erabiltzea dira akatsik ohikoenak. EiTB.
Proteina gehiegi eta saltsak erabiltzea dira akatsik ohikoenak. EiTB.
Proteina gehiegi eta saltsak erabiltzea dira akatsik ohikoenak. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko otordu laster "osasungarri" gehienek kalitate "onargarria" dute, nahiz eta erdiek gabeziak izan "nutrizio aldetik", Eroski Consumer aldizkariak egindako ikerketaren arabera.

Txostenaren arabera, jatetxeen herenak proteina gehiegi dituzten jakiak erabiltzen ditu, eta hirutik bitan ez dago postre gisa fruta edo esnekirik hartzeko aukerarik. Horrez gain, % 7k bakarrik ematen dute ogi integrala jateko aukera.

Frankizia handiak ikerketatik kanpo geratu dira, "emaitzetan eragin txikia izango luketelako", Eroski Consumer aldizkariaren arabera. Ondorioz, tokiko jatetxeak eta tradizionalak aztertu dituzte, menuetan hanburgesak, bokadiloak, sandwichak, pizzak eta plater konbinatuak dituztenak, hain zuzen.

EAEko hiriburu bakoitzean, otordu lasterreko 10 menu osasungarri eskatu zituzten ikertzaileek: plater nagusia, osagarria edo lehen platera, edatekoa eta postrea.

Bilbon, Donostian eta Gasteizen aztertutako 30 menuek batez besteko balorazio ezberdinak jaso zituzten: Bilbokoek eta Gasteizkoek "ondo" baloratu dituzte, ikerketako onenak. Donostiakoak, berriz, "onargarriak" zirela ondorioztatu dute.

Proteina eta kaloria gehiegi

Proteina gehiegi izatea, kaloria gehiegi dituzten saltsak erabiltzea eta postre moduan fruta fresko edo esnekirik ez eskaintzea dira gabeziarik esanguratsuenak.

Menuen prezioei dagokienez, Estatuko batez bestekoa 12,7 eurokoa da, baina EAEko hiru hiriburuetan otorduak garestiagoak dira: 15,2 eurokoak dira Gasteizen; 14,5ekoak, Bilbon, eta 13,9koak, Donostian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nutrizioa