Gizartea -

Gertakaria

Baserri bat kiskali da Marurin, sute baten ondorioz

Sutea baserriaren tximinian piztu da. Haize-boladen ondorioz sua erraz zabaldu da eta itzaltzeko lanak oztopatu dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute bat piztu da Marauriko (Araba) baserri batean eta kalte nabarmenak eragin ditu eraikinean. Haize-ufadek sutea zabaltzen lagundu dute eta sua itzaltzeko lanak oztopatu dituzte.

Suhiltzaileek goizaldeko 04:30etan izan dute sutearen berri. Dirudienez, sutea tximinia eta teilatuaren arteko lotunean piztu da.

Bertaratu diren suhiltzaileek "pellets" motako galdara bat zegoela egiaztatu dute. Litekeena da, tximiniaren eta egurrezko teilatuaren arteko tartea txikiagatik edo isolamendu faltagatik gertatu izan ezbeharra.

Suhiltzaileek eraikinetik kanpo lan egin dute sugarrak itzaltzeko. Horretaz gain, etxebizitzan ere sartu behar izan dira, arnasteko ekipo berezien laguntzaz.

Suhiltzaileek Argantzoneko herriko bizilagunen laguntza izan dute eta haien esku-hartze arina izan den arren, teilatuaren erdia guztiz hondatuta gelditu da eta beharrezkoa izan da beste erdia desestaltzea sua erabat itzaltzeko.

Baserriak, kea eta uraren eraginez, kalte garrantzitsuak pairatu ditu. Gainera, teilatuan izandako kalteen ondorioz, bi tximinia ere bota behar izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea