Gizartea -
Istripua Bizkaian
Txirrindulari bat oso larri auto batek harrapatu ostean, Mungian
Istripua gertatu eta gero, zauritutako txirrindularia Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Erredakzioa
Txirrindulari bat oso larri dago auto batek BI-2120 errepidean, Mungia parean (Bizkaia), harrapatu ostean, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.
Istripua 11:00ak aldera jazo da, oraindik ezagunak ez diren arrazoiak direla medio.
Txirrindularia zauri larriak izan ditu, eta Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo) eraman dute, bertan arta dezaten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea