Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Haurdun dagoen bikotekideari sabelean jotzeagatik atxilotuta
Bilbon gertatu da atxiloketa. Ustezko erasotzaileak, 18 urteko gazteak, tira-bira izan zuen lekuko batzuekin eta mehatxatu ere egin zituen.
Erredakzioa
Ertzaintzak 18 urteko gazte bat atxilotu du Bilbon, bere bikotekide haurdunari ustez bi ukabilkada sabelean emateagatik, Segurtasun Sailetik zabaldu dutenez.
Atxiloketa 23:00ak jotzear zirenean izan zen bart, Bilboko Matiko auzoan.
Lekukoen arabera, bikoteak eztabaida bero bat izan zuten eta, ondoren, mutikoak bikotekideari eraso egin zion.
Gertatutakoa ikusi zuten batzuek jarrera kritikatu zuten eta gazteak aurre egin zien eta mehatxatu ere egin zituen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea