Gizartea -

Euskararen bigarren plana

Baldintzak ematen diren zerbitzuetan euskaraz artatuko du Osakidetzak

Osasun Sailaren hitzetan, "horretarako baldintzak ematen diren zerbitzuetan eta unitateetan euskara laneko hizkuntza izatea" bultzatu nahi du egitasmoak.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Horretarako baldintzak ematen diren" zerbitzuetan eta unitateetan euskararen erabilera bermatu nahi du Osakidetzako Administrazio Kontseiluak onartutako euskararen bigarren planak.

Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusiak eta Jose Mari Armentia Osakidetzako Giza Baliabideen arduradunak egitasmoa azaldu dute Eusko Legebiltzarreko batzordean. Zerbitzuaren kalitatea hobetu eta herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatu nahi ditu planak, Etxeberriak eta Armentiak azaldu dutenez.

Osakidetzako barne eta kanpo harremanetan euskara zerbitzuko hizkuntza izatea nahi dute arduradunek, hau da, euskararen presentzia eta erabilera sustatzea, ahoz zein idatziz.

Osasun Sailaren hitzetan, "horretarako baldintzak ematen diren zerbitzuetan eta unitateetan euskara laneko hizkuntza izatea" bultzatu nahi du egitasmoak.

Bestalde, ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute Gasteizko Ganberaren kanpoaldean. Planak euskararen erabilera areagotzea lortuko ez duela uste dute sindikatuek. Miren Zubizarreta ELAko ordezkariak salatu duenez, "makillaje" kanpaina bat baino ez da, Eusko Jaurlaritzak "baliabideak" bideratu ez dituelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Euskadiko Osasuna