Gizartea -

Ahozko epaiketa

ANk CAMeko zuzendari ohia eta beste kargudun bat epaituko ditu

Roberto Lopez Abad CAMeko arduradun nagusiak lau eta 14 urte arteko kartzela zigorra jaso lezake, bidegabeko jabetzea, bidegabeko administrazioa eta delitu sozietarioa leporatuta.

Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko epaileak ahozko epaiketa hastea agindu du. Irudia: EFE
Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko epaileak ahozko epaiketa hastea agindu du. Irudia: EFE
Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko epaileak ahozko epaiketa hastea agindu du. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko epaileak Roberto Lopez Abad Mediterraneoko Aurrezki Kutxako (CAM) zuzendari ohiaren kontrako eta kutxa horretako Juan Ramon Aviles Kontrol Batzordeko presidente ohiaren kontrako ahozko epaiketa hasteko agindua eman du, eta 24 ordu eman dizkie batek 1,9 milioi euroko eta besteak 6,6 milioi euroko bermea ordaintzeko.

Epaileak egindako autoan, bidegabeko jabetzea, bidegabeko administrazioa eta delitu sozietarioa egitea leporatu die, eta itxurazko kontratuak egitea ere bai, Avilesi. Gehiegizko dietak jasotzea eta mailegu irregularrak ematea ere leporatu die.

Lopez Abadentzat 4 eta 14 urte arteko kartzela zigorra eskatu dute, eta 2 urte eta erdi eta 16 eta erdi artekoa Avilesentzat, Ustelkeriaren Kontrako Fiskaltzak eta CAMek berak aurkeztutako akusazioen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea