Gizartea -

Ezbeharra Burgosen

Sutean hildako 6 lagunak gogoratu dituzte Tordomarren

Alkateak hiru eguneko dolua ezarri zuen, eta gaur bigarren dolu eguna dute.

Familia bereko 6 lagun hil ziren sute batean, Tordomarren. Argazkia: EFE
Familia bereko 6 lagun hil ziren sute batean, Tordomarren. Argazkia: EFE
Familia bereko 6 lagun hil ziren sute batean, Tordomarren. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat goizaldean Ribera del Arlanza landetxean piztutako sutean hildako 6 pertsonak gogoratu dituzte Tordomar herriko (Burgos) bizilagunek, eta horien aldeko hileta ospatu dute.

Tordomarreko herritarrek hildakoen senideei babesa eskaini nahi izan die, eta hainbat senidek elizkizunean parte hartu dute.

Inmaculada Sierra Tordomarreko alkateak azaldu duenez, herritarrek hunkituta jarraitzen dute. Larunbat goizaldeko suteak herri txiki horretako egunerokoa aztoratu zuen, eta zenbait bizilagunek biktimak bertatik ateratzen lagundu zuten.

"Biktimen mina partekatzen dugu eta behar dutenerako beraien alboan egongo gara", azaldu du Sierrak. Atzo alkateak hiru eguneko dolua ezarri zuen, eta gaur bigarren dolu eguna dute.

Fernando Susaeta Tordomarreko erretoreak zuzendu du elizkizuna, eta bertan izan dira Gaztela eta Leongo Sustapen eta Ingurumen kontseilaria eta Guillermo Martinez Asturiasko Presidentzia kontseilaria. Biek ala biek, biktimen senideei eta lagunei babesa eskaini nahi izan diete.

Atzo hildako 6 senideak gaur erraustu dituzte, eta horien aldeko hileta elizkizunak datozen egunetan egingo dituzte euren jaioterrietan.

Sutean zauritutako beste 5 pertsona Logroñoko ospitalera eraman zituzten, baina gaur egunean zehar sendagiria jaso dute.

Sute larria

Familia bereko 6 pertsona hil ziren, larunbat goizaldean, horietako hiru 4 eta 6 urte bitarteko haurrak, Tordomar (Burgos) herriko landetxe batean piztutako sute batean.

Litekeena da tximiniaren errekuntza txarrak eragin izana sutea. Antza denez, inguruko altzariek eta zenbait plastikok sua hartu zuten eta gas toxikoak sortu ziren. Autopsiaren faltan, "hasiera batean gas toxikoa arnastuta hil dira", osasun langileek azaldu zutenez. Burgoseko Larrialdi Zerbitzuek adierazi zutenez, ezbeharrean suhiltzaileek, guardia zibilek, eta osasun langileek parte hartu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea