Gizartea -
Algecirasen
Paco de Lucia zendu da, 66 urte zituela
Paco de Lucia gitarra-jotzailea zendu da gaur, 66 urte zituela, Algecirasko Udalak jakitera eman duenez.
Erredakzioa
Paco de Lucia gitarra-jotzailea zendu da gaur, 66 urte zituela, Algecirasko Udalak jakitera eman duenez.
Bihotzekoak jota hil da musikaria Cancunen (Mexiko) zuen etxean opor egun batzuk pasatzen ari zela. De Lucía 1947an jaio zen, Algecirasen (Cadiz),eta gitarra flamenkoaren erakusgarri nagusia izan da munduan. Jazzarekin eta beste estilo batzuekin uztartu zuen genero hori.
Artistaren jaioterriko Udalak gitarrista zenaren agurrerako ekimenak antolatzeko laguntza eskaini dio familiari. Jose Ignacio Landaluce alkateak azaldu duenez.
Landalucek azaldu duenez, goizeko zazpietan jaso du heriotzaren berri, haren ilobaren ahotik: "Badakigu agur xumea izango dela, Pacoren izaerari dagokion bezala", azaldu du alkateak.