Gizartea -

Kalteak

Aske utzi dituzte Bilboko istiluetan atxilotutakoak, baina karguekin

Orain, epaileak ahozko epaiketaren eguna noiz jarriko zain egon behar dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehenean, Bilboko Guggenheim Museoan goi-bilera ekonomikoa egiten ari ziren bitartean izandako istiluak direla eta atxilotutako zazpi lagunak aske utzi ditu hiriburu bizkaitarreko guardiako epaileak, haren aurrean deklaratu ondoren. Orain, epaileak ahozko epaiketaren eguna noiz jarriko zain egon behar dute.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, zazpi atxilotuei desordena publikoa eta kalteak eragitea, eta agintarien kontrako atentatu delituak egotzi dizkiete. Gaua polizia-etxean igaro ondoren, Bilboko guardiako Auzitegira eraman dituzte, 09:30ak aldera.

Zortzigarren pertsona batek ere deklaratu beharko du epaileak deitzen duenean; atxilotuta ez dagoen arren, inputatuta dagoelako.

Atxiloketez gain, Ertzaintzak 50 bat pertsona identifikatu ere egin zituen hiriburu bizkaitarrean gertatutako istiluekin lotuta daudelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea