Gizartea -

Billete faltsuak

Ertzaintzak 121 billete faltsu atzeman zituen 2013an

Halaber, 25 pertsona atxilotu edo akusatu zituen mota horretako iruzurretan parte hartzeagatik.

Billete faltsuak. Argazkia: EiTB
Billete faltsuak. Argazkia: EiTB
Gero eta billete faltsu gutxiago atzeman ohi ditu Ertzaintzak

0:58

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 121 billete faltsu atzeman zituen 2013an eta 25 lagun atxilotu edo penalki akusatu zituen mota horretako iruzurretan parte hartzea egotzita.

Konfiskazio kopurua aurreko urteetakoen antzekoa da, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, mota horretako delituak gutxitzen ari direla baieztatzen du. Europan ere, oro har, joera antzekoa da.

Ertzaintzak ohartarazi duenez, faltsutzeak antzematen dituzten pertsonek horren berri emateko eta billetea entregatzeko betebeharra daukate; izan ere, egin ezean edo billetea berriz ere merkatuan sartzen ahalegintzen badira, penalki akusatuak izan daitezke.

121 billete faltsuetatik 68 Bizkaian atzeman zituzten, 27 Gipuzkoan eta 26 Araban.

Azken urteetako bilakaera aztertuz, 2006tik nabarmen jaitsi da konfiskazio kopurua. 2011n, mota horretako arau-hausteetan beherakada nabarmena gertatu zen, eta azken hiru urteetan, atzemandako diru-paper faltsuen kopurua egonkorra izan da.

2013an konfiskatutako billete guztietatik bat 500 eurokoa izan zen, hiru 200 eurokoak, hamar 100 eurokoak, hirurogeita hamar 50 eurokoak, berrogei 20 eurokoak eta zazpi 10 eurokoak.

Halaber, Ertzaintzak 25 pertsona atxilotu edo inputatu zituen, horietatik 18 Bizkaian eta 7 Gipuzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintzaren albisteak