Gizartea -

Gotzainen Goi Biltzarra

Karguak berritzeko batzar nagusia hasi dute gotzainek

Presidente eta presidenteorde berriak aukeratuko dituzte datozen egunetan egingo dituzten bozketetan.

Rouco Varela artxiboko irudi batean. EFE.
Rouco Varela artxiboko irudi batean. EFE.
Rouco Varela artxiboko irudi batean. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gotzainen Biltzarrak 103. osoko bilkura egingo du martxoaren 11tik 14ra bitartean. Jose María Gil Tamayok betetzen duen idazkari nagusiaren kargua ez ezik 2014-2017 hirurtekorako gainerako goi karguak aukeratuko dituzte.

Gotzainek presidente eta presidenteorde berria aukeratu beharko dituzte, orain arte Antonio María Rouco Varela Madrilgo kardinalak eta Ricardo Blázquez Valladolideko artzapezpikuak bete dituzten karguak. Batzorde betearazleko kideak, apezpikuen batzordeetako presidente eta kideak, apezpikuen azpibatzordeak, Apezpikuen Zuzenbide Sistemaren Batzordea eta Ekonomia kontseilua aukeratu beharko dituzte.

Bozketak martxoaren 12an eta 13an egingo dituzte, eta 80 gotzainek parte hartu ahalko dute bozketa horietan.

Rouco Varelak eman dio hasiera batzar horri, Almudenako katedralean M-11ko biktimen aldeko elizkizunean parte hartu ostean.

Egunean zehar egingo dituzten ekitaldien artean, kristau ikasbidea bideratzeko Irakaskuntza Pastoral berria aztertu eta onartuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Eliza Katolikoa