Gizartea -
Lapurretak etxebizitzetan
Langile itxurak egiten dituzten lapurrak dabiltzala ohartarazi dute
Azken hilabetean lapurreta kopurua hazi egin da Gipuzkoako Urola Kosta eta Bizkaiko Busturialdea eskualdeetan.
Erredakzioa
Lapurrek amarru berria erabiltzen dute etxebizitzetara sartu eta lapurretak egiteko. Ertzaintzak ohartarazi duenez, azkenaldian bi gizonek langile itxurak egiten dituzte, ondoko etxebizitzetan lanak egiten ari direla aitzakia gisa jarrita, barrura sartzeko eta lapurretak egiteko.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, azken hilabetean ugaritu egin da lapurreta kopurua Bizkaiko eta Gipuzkoako etxebizitzetan; Gipuzkoako Urola Kosta eta Bizkaiko Busturialdea eskualdeetan, bereziki. Orotara, gisa horretako lau salaketa jaso dituzte.
Kasu guztiak ikertu ondoren, lapurreta guztiak antzekoak direla eta "modus operandi" bera dutela ondorioztatu du Ertzaintzak.