Gizartea -

Ezbeharra

Larri jarraitzen du Burgin errekara erori zen hiru urteko haurrak

Hiru urteko mutikoa ezustean uretara erori zen eta korronteak eraman egin zuen. Medikuek ia ordu eta erdi behar izan zuten mutikoa suspertzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Burgin Ezka ibaira erori zen 3 urteko mutikoak larri jarraitzen du Nafarroako Ospitale Gunean.

Lasaigarriak eman dizkiote eta arnasketa lagundua ere jarri diote, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Dena den, ezbeharrak ondorioren bat utzi dion ikusteko denbora beharko dela azaldu dute medikuek.

Haurra ustekabean Ezka ibaira erori zen eta korronteak herrestan eraman zuen. Erreskate taldeek 18:37an atera zuten uretatik eta medikuek ia ordu eta erdi behar izan zuten haurra suspertzeko. Azkenean, 20:00ak aldera anbulantzian eraman zuten Nafarroako Ospitale Gunera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea bideoak Umeak Ibaien albisteak